martes, 18 de mayo de 2010


Bizkaiko Golkoa 1985 urtean eginiko euskal filma da. Javier Rebollok egin zuen.

Lukas kazetaria Bilbora itzuli da urte asko pasa ondoren. Lehenengo bizimodu korapilotsuari berriro lotu eta Olatz ezagutzearekin batera dena nahastuko da.

Pertsonaia garrantzitsuenak honako hauek dira:

· Miguel Angel Albisu: Antxon

· Mikel Albisu

· Omero Antonutti: Lukas

· Ramon Barea

· Patxi Biskert: Ander

· Juan Diego: Komisarioa

martes, 11 de mayo de 2010


Obaba 2005 urtean Montxo Armendarizek eginiko filma da. Pelikula Bernardo Atxagaren Obabakoak euskal eleberrian oinarrituta dago.
Filma 2005eko Donostiako Zinemaldian aurkeztua zen eta Espainiako hautagaia zen 2006ko Oscar Sarietan.
Lourdesek (Barbara Lennie), 23 urte dituela, Obabarako bidea egiten du bere bideokameraz eta guzti. Orainaldia grabatu nahi baduen ere, herria eta herritarren iragana ezagutuko du: Mercherena (Pepa Lopez), Ismaelena (Hector Colome), Tomasena (Txema Blasco), Miguelena (Juan Diego Botto) eta besteena.

• Pilar Lopez de Ayala: Andereñoa
• Juan Diego Botto: Miguel
• Barbara Lennie: Lourdes
• Eduard Fernandez: Lucas
• Peter Lohmeyer: Werfell injeniaria
• Hector Colome: Ismael
• Pepa Lopez: Merche
• Txema Blasco: Tomas
• Iñake Irastorza: Begoña
• Ryan Cameron: Esteban umea
• Christian Tardio: Manuel

martes, 4 de mayo de 2010


Un poco de chocolate 2008 urtean eginiko filma da. Aitzol Aramaiok grabatu zuen Algortako Portu Zaharrean, Bilbon eta Gorlizen. Filma Unai Elorriagaren SPrako tranbia eleberrian oinarrituta dago.

Euskal Herriko herri txiki batean Lucas (Hector Alterio) eta Maria (Julieta Serrano) anai-arreba zaharrek Marcos (Daniel Brühl) eta Roma (Barbara Goenaga) bikote gaztea ezagutzen dute. Zaharren bizimoduak gazteengan izango du eragina.

Film honetako pertsonaiarik garrantzitsuenak honako hauek dira:

· Hector Alterio: Lucas

· Daniel Brühl: Marcos

· Julieta Serrano: Maria

· Barbara Goenaga: Roma

· Marian Aguilera: Rosa




martes, 27 de abril de 2010

Kutsidazu bidea, Ixabel


Kutsidazu bidea, Ixabel 2006an Fernando Bernues eta Mireia Gabilondok zuzendutako euskal filma da.
Filma Joxean Sagastizabalek idatzitako Kutsidazu bidea, Ixabel eleberrian oinarrituta dago.
1978ko uztailean, Juan Martin (Mikel Losada), gazte donostiar bat, Tolosaldeko baserri
batera doa euskaltegian ikasitako euskara hobetzera. Baserriko sendia amonak, gurasoek, seme bikiek eta bi alabek osatzen dute. Alaben artean, Ixabel ederra (Ainere Tolosa). Umore handiz, guztiz ezezaguna zaion mundu honetan Juan Martinek dituen arazoak kontatzen ditu: "benetako" euskarararekin, (berarentzat ulergaitza denez, "swahili" deitzen dio), baserriko lanekin eta Ixabelenganako amodiozko kontuekin.

Pertsonaiak:

• Juan Martin: Mikel Losada
• Ixabel: Ainere Tolosa
• Aita: Jose Luis Ugartemendia
• Amona: Iñake Irastorza
• Bego: Mireia Gabilondo
• Bikiak: Iñaki Zapirain / Xabier Zapirain




• Tomas: Egoitz Lasa

martes, 20 de abril de 2010

EUTSI!


Eutsi! 2007. urtean, Alberto Gorritiberearen zuzendaritzapean egindako euskarazko filma da. Protagonistak Anjel Alkain, Asier Hormaza eta Oihana Maritorena aktoreak dira. Baleuko, Irusoin eta Barton Filmsek ekoitzia Donostia eta Oarsoaldean. Azken urteetan grabatutako hirugarren euskarazko filmea da Aupa Etxebeste! eta Kutsidazu bidea, Ixabelen ondoren.
90 minutuko iraupena eta euskaraz grabatutako eta gazteleraz azpititulaturiko filmea dugu. Estreinatutako asteburuan (2007ko martxoaren 9a) Gipuzkoako filmerik ikusiena izan zen, baita ere Hego Euskal Herriko bigarrena.

Film honetako partsonaiarik garrantsitzuenak honako hauek dira:

• Anjel Alkain: Kepa
• Asier Hormaza: Martin
• Oihana Maritorena: Zuriñe
• Nagore Aranburu: Maria
• Kandido Uranga: Xanti
• Jokin Oregi: Iñigo
• Iñaki Rikerte: Xabier

martes, 13 de abril de 2010


Aupa Etxebeste! 2005ean Asier Altuna eta Telmo Esnalek zuzendutako euskal filma da. Komedia hau 12 urtez euskaraz egin zen lehendabiziko filma da. Hori zela eta, arrakasta handia izan zuen Euskal Herrian zein nazioartean.

Patrizio Etxebeste, txapelak egiten dituen enpresaburu eta alkategaia, zeukan diru guztia xahutu duela konturatzen da. Horrexegatik, familiak ezin du Marbellara oporretara joan urtero bezala. Herriko inor hortaz kontura ez dadin itxurak mantendu beharko dituzte hilabete osoa etxean sartuta geldituz. Honek elkarrekiko harremanetan eragina izango du.

• Ramon Agirre: Patrizio Etxebeste
• Elena Irureta: Maria Luisa Etxebeste
• Paco Sagarzazu: Luziano Etxebeste
• Iban Garate: Iñaki Etxebeste
• Iñake Irastorza: Axun
• Patxi Gonzalez: Exenarro
• Jose Mari Igerretxe: Julian
• Felipe Barandiaran: Juan Kruz
• Ane Sanchez: Maite
• Guillermo Toledo: Lapurra
• Luis Tosar: Lapurra
• Anjel Alkain: Udaltzaina 1
• Anartz Zuazua: Udaltzaina 2
• Nagore Aranburu: Ile-apaintzailea
• Loli Astoreka: Bezeroa
• Jose Ramon Fatxado: Orkestrako zuzendaria

Aupa Etxebeste! - Trailer