
Eutsi! 2007. urtean, Alberto Gorritiberearen zuzendaritzapean egindako euskarazko filma da. Protagonistak Anjel Alkain, Asier Hormaza eta Oihana Maritorena aktoreak dira. Baleuko, Irusoin eta Barton Filmsek ekoitzia Donostia eta Oarsoaldean. Azken urteetan grabatutako hirugarren euskarazko filmea da Aupa Etxebeste! eta Kutsidazu bidea, Ixabelen ondoren.
90 minutuko iraupena eta euskaraz grabatutako eta gazteleraz azpititulaturiko filmea dugu. Estreinatutako asteburuan (2007ko martxoaren 9a) Gipuzkoako filmerik ikusiena izan zen, baita ere Hego Euskal Herriko bigarrena.
Film honetako partsonaiarik garrantsitzuenak honako hauek dira:
• Anjel Alkain: Kepa
• Asier Hormaza: Martin
• Oihana Maritorena: Zuriñe
• Nagore Aranburu: Maria
• Kandido Uranga: Xanti
• Jokin Oregi: Iñigo
• Iñaki Rikerte: Xabier
No hay comentarios:
Publicar un comentario