
Un poco de chocolate 2008 urtean eginiko filma da. Aitzol Aramaiok grabatu zuen Algortako Portu Zaharrean, Bilbon eta Gorlizen. Filma Unai Elorriagaren SPrako tranbia eleberrian oinarrituta dago.
Euskal Herriko herri txiki batean Lucas (Hector Alterio) eta Maria (Julieta Serrano) anai-arreba zaharrek Marcos (Daniel Brühl) eta Roma (Barbara Goenaga) bikote gaztea ezagutzen dute. Zaharren bizimoduak gazteengan izango du eragina.
Film honetako pertsonaiarik garrantzitsuenak honako hauek dira:
· Hector Alterio: Lucas
· Daniel Brühl: Marcos
· Julieta Serrano: Maria
· Barbara Goenaga: Roma
· Marian Aguilera: Rosa
No hay comentarios:
Publicar un comentario