
Aupa Etxebeste! 2005ean Asier Altuna eta Telmo Esnalek zuzendutako euskal filma da. Komedia hau 12 urtez euskaraz egin zen lehendabiziko filma da. Hori zela eta, arrakasta handia izan zuen Euskal Herrian zein nazioartean.
Patrizio Etxebeste, txapelak egiten dituen enpresaburu eta alkategaia, zeukan diru guztia xahutu duela konturatzen da. Horrexegatik, familiak ezin du Marbellara oporretara joan urtero bezala. Herriko inor hortaz kontura ez dadin itxurak mantendu beharko dituzte hilabete osoa etxean sartuta geldituz. Honek elkarrekiko harremanetan eragina izango du.
• Ramon Agirre: Patrizio Etxebeste
• Elena Irureta: Maria Luisa Etxebeste
• Paco Sagarzazu: Luziano Etxebeste
• Iban Garate: Iñaki Etxebeste
• Iñake Irastorza: Axun
• Patxi Gonzalez: Exenarro
• Jose Mari Igerretxe: Julian
• Felipe Barandiaran: Juan Kruz
• Ane Sanchez: Maite
• Guillermo Toledo: Lapurra
• Luis Tosar: Lapurra
• Anjel Alkain: Udaltzaina 1
• Anartz Zuazua: Udaltzaina 2
• Nagore Aranburu: Ile-apaintzailea
• Loli Astoreka: Bezeroa
• Jose Ramon Fatxado: Orkestrako zuzendaria
No hay comentarios:
Publicar un comentario