
Kutsidazu bidea, Ixabel 2006an Fernando Bernues eta Mireia Gabilondok zuzendutako euskal filma da.
Filma Joxean Sagastizabalek idatzitako Kutsidazu bidea, Ixabel eleberrian oinarrituta dago.
1978ko uztailean, Juan Martin (Mikel Losada), gazte donostiar bat, Tolosaldeko baserri
batera doa euskaltegian ikasitako euskara hobetzera. Baserriko sendia amonak, gurasoek, seme bikiek eta bi alabek osatzen dute. Alaben artean, Ixabel ederra (Ainere Tolosa). Umore handiz, guztiz ezezaguna zaion mundu honetan Juan Martinek dituen arazoak kontatzen ditu: "benetako" euskarararekin, (berarentzat ulergaitza denez, "swahili" deitzen dio), baserriko lanekin eta Ixabelenganako amodiozko kontuekin.
Pertsonaiak:
• Juan Martin: Mikel Losada
• Ixabel: Ainere Tolosa
• Aita: Jose Luis Ugartemendia
• Amona: Iñake Irastorza
• Bego: Mireia Gabilondo
• Bikiak: Iñaki Zapirain / Xabier Zapirain
• Tomas: Egoitz Lasa